PRIBATUTASUN POLITIKA
DATUEN BABESA
Formulario honetan biltzen den informazioa Euskal Erakunde Publikoak, 2, Platanoen ibilbidea, 64100 BAIONA, informatizatu fitxategi batean gordeko dira, Eusguneak euskarazko egonaldien antolaketarako. Tratamenduaren legezko oinarria baimena da.
Bildu diren datuak egonaldien aitzin-izen emate eskaerak kudeatzeko baizik ez dira erabiliko. Hautaturiko pertsonen datuak soilik helaraziko zaizkie ondoko eragileei:
- Bonzai elkartea, 8 eta 11 urte arteko haurren aitzin-izen emateendako
- Uda Leku elkartea, 12 eta 15 urte arteko gazteen aitzin-izen emateendako
Datuak hiru urtez atxikiko dira, Eusguneak proiektuaren luzapenari egokituz.
Zuri dagozkizun datuen eremura sar zaitezke, hauek zuzentzeko, ezabatzea galdegiteko edo zure datuen tratamendua mugatzeko duzun eskubidea apilkatzeko.
Cnil.fr webgunea konsulta dezakezu, zure eskubideei eta erreklamazio moldeei buruzko xehetasun gehiago lortzeko.
Eskubide horien apilkatzeko edo dispositibo honen baitan zure datuen tratamenduari buruzko edozein zalantza argitzeko, datuen tratamenduaz arduratzen den zerbitzuarekin harremanetan sar zaitezke: egonaldiak@mintzaira.fr, Erabilpen saila, Euskal Erakunde Publikoak, 2, Platanoen ibilbidea, 64100 BAIONA, Tel : 05 59 25 82 50.