Euskarazko formakuntza intentsiboa

Gazteak hiztun oso bilakarazteko programa

Hiztun oso bilakatu

Gazte anitzek hezkuntza sistema elebiduna uzten dute lizeoa bururatu baino lehen edo lizeo bururatzean, euskarazko maila partzial batekin eta ondotik aitzinatzeko parada gutirekin. Ondorioz, batzuetan eskolan lortutakoa ere galtzen dute.

Eusguneak mugaz gaindiko proiektuaren baitan, Euskararen Erakunde Publikoak formakuntza trinko programa bat abiatzen du, gazte horiei hiztun oso bilakatzeko parada eskaintzeko, euskararen erabilpena egunerokoan, gizarte bizitzan edota lan munduan normaltasunez egiteko gaitasuna izateko helburuarekin.

Nori zuzendua zaio?

Programa hau esklusiboki Ipar Euskal Herriko gazteei zuzendua zaie, euskarazko irakaskuntza elebidunean (eskola publikoan, pribatu katolikoan edo Seaskan), bederen partez, eskolatuak izan direnentzat eta beren hizkuntza gaitasuna indartu nahi dutenentzat.

Mugaz gaindiko programa

Formakuntzak euskararen hiru lurraldeetan egiten ahal dira (Ipar Euskal Herrian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean), Eusguneak proiektuaren mugaz gaindiko partaidetzaren baitan.

Nola antolatzen da formakuntza?

Elkarrizketa bat eginen da programan sartu nahi duen gazte bakoitzarekin, bere euskararekiko ibilbidea, proiektua eta motibazioak aipatzeko.

Formakuntza hasi aitzin, mailaketa bat eginen da ikaslearen maila identifikatzeko, eta horren oinarrian eta ikaslearen disponibilitateen eta xede mailaren arabera formakuntza plan bat eraikiko da. Ikaslearen helburuaren arabera, B2 edo C1 maila helburutzat hartzen ahalko da.

Formakuntza trinkoa izan beharko da (guttienez 30 ordu astean). Aukera izanen da barnetegian egiteko. Iraupena ikaslearen hastapeneko maila eta helburuaren arabera finkatuko da. Euskaltegi partaideak, eta horren arabera formakuntzaren lekuak, oraindik finkatzekoak dira eta berantago jakinaraziko dizkizuegu orrialde honetan.

Galderarik izanez gero, ez duda gurekin zuzenki harremanetan sartzea:

formakuntzak@mintzaira.fr

05 59 31 96 98

Parte hartzeko, galdetegi hori bete ezazu, eta zurekin harremanetan sartuko gara zure proiektuaz mintzatzeko.

Harreman galdetegia (EU)

Informazio orokorrak


Euskarazko ibilbidea


 

Zein mailatan?
Erantzun bat baino gehiago hautatzen ahal da

Seaskan

tik
ra

Elebidun publikoan

tik
ra

Elebidun pribatu katolikoan

tik
ra

 

Euskara praktikatzen duzu?

Familian

Lagun artean

Aisialdietan

Beste

Ohar

Formakuntza


Noiz libro zinateke formakuntza trinkoa segitzeko?

Zer maila lortu nahi zenuke?

Nola ezagutu duzu programa hori?

eusguneak-header-home